XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nortasunaren azterketetan erabil daitezke diagnosi teknikak helburu honekin: datuen operazionalizazioa eta bilketa.

Metodologi eta teknika egokiak ditugulako, egungo momentu historikoan ebazgarriak izan daitezkeen problemen enuntziatu anbiguo edo ez hain anbiguo batetatik abiatzen da ikerketa prozesua.

Hurrengo urratsean, osagai eta aldagai inplikatuak operazionalizatzea lortu behar da, horretarako noraezekoa delarik gertakarien koantifikaziora heltzea.

Nortasunaren psikologiako aldagai garrantzitsuek bereizgarri sail bat dituzte, metodo zientifiko orokorra egokitzera eta partikularizatzera daramatenak, nahiz eta une batean edo bestean ia ikerketa estrategi guztiak erabiltzen diren.

Nortasunaren aldagaien ezagugarri nabarmenenetako bat, arartekoak izatearena da, hau da zuzenki behagarriak ez izatearena; hori dela ta, arlo honetan, kontrol eta manipulazio zailtasunarengatik, metodo diferentzialak eta korrelazionalak nagusitu dira, laborategiko metodo esperimentalen erabilera eta behaketa naturalaren metodoen erabilera oso mugatuak izanik.

Nahiz eta metodologia baten edo bestearen aplikazioak irizpide ugaritatik dependitzen duen, hala nola, iker eremuaren garapen mailatik, ikerketaren fase konkretutik eta aldagaien izaeratik (aldagarriak ala ez).

Azken puntu honek kontsiderazio labur bat merezi du.

Manipulazioaz hitzegiten da, hau modu zuzenean eta fisikoan gerta daitekeenean.

Nabaria da, nortasunaren ezagugarriak aldatzekotan, epe luzera bakarrik alda daitezkeela, heldutasunaren edo garapenaren aldaketa makalak ekartzen dituzten terapia edo eboluzio prozesuen bidez.

Ikerketa baten testuinguruan, nortasunaren aldagaien manipulazio posible bakarra, balioen hautespena bezala ezaguturiko estrategia da, hau da, testuinguru naturalean gertatzen diren gertakariek maila diferentzialak dituzte beren ezagugarrietan.

Diseinu egoki bat duen ikerlariaren egitekoa izanen da, interesatzen zaizkion balioak biltzea eta haietatik abiatuz talde esperimentalak eratzea.

Zentzu honetan, hautetsitako balio desberdinek aldagai independentearen mailak bezala funtzionatuko dute.

Garrantzi handia du hemen aldagai modulatzaileaz hitzegiteak.

Psikologian ezaguna da, aldagaien artean harreman linealik nekez gertatzen denekoa; gertatzen direnak, nagusiki, harreman kurbilineoak edo atipikoak direla.

Hemen, harremanen bidezko alderaketa zuzen/linealak efektu konpentsatzaile bat dauka, maila batzuek besteak konpentsatzen dituztela, eta azken emaitza nahastua eta lausoa agertzen da.

Aldagai modulatzaileen erabilerak, argitasun handiagoa ahalbidetzen du, aldagaien arteko harreman posibleen ezagutzan.

Aldagai independenteen mailen bariantza maximizatzean datza, edo, errelebantzi teoriko edo enpirikoagatik, beste era batera nahasian agertuko litzatekeen puntuen hodeian argitasun gehiago eskaintzen duten balioak bakarrik aukeratzean.

Hasieran kontraesankorrak bezala agertzen diren emaitza batzuk argitzeko balio izan dute aldagai modulatzaileek.